Bizkaiko Ekintzailetza Eskola
Enpresarako Prestakuntza
Bizkaiko Ekintzailetza Eskolako ikasgela horien helburua da enpresa merkatuan finkatzea eta haztea ahalbidetuko duen kudeaketa profesionalizatua garatzeko prestakuntza-edukia ematea. Ekintzaileak bere eguneroko arazoak konpon ditzaketen irtenbideak aurkituko ditu gune honetan.
Bi ekimen handinahirekin sortu da eskaintza: “Salmenta Eskola” eta “Enpresarako Adimen Artifiziala”.
Enpresarako Adimen Artifiziala (AA)
Enpresarako Adimen Artifiziala (AA) guneak adimen artifiziala arrakastaz erabiltzen ikasteko informazioa eskaintzen dio enpresariari, kudeaketa eraginkorragoa gara dezan. Adimen Artifizialean oinarritzen diren tresnak urrunago iristen dira, bezero gehiagorengana, baliabide-inbertsio txikiagoa eginda.
Salmenta Eskola
Madrilgo Unibertsitate Autonomoaren kolaboratzaile den Salmenten Unibertsitate Eskolarekin lankidetzan, enpresa-fakturazioa handitzeko prestakuntza-programa zehatza eskaintzen da.
Testuinguru lehiakor eta global batean, funtsezkoa da “saltzeko” moduan ere bereiztea.
Enpresariek, beste gai erabakigarri batzuen artean, eskaintza ahaltsuak aurkezten, negoziatzen eta salmenta ixten eta bezeroak “zale” bihurtzen ikasiko dute.