Bizkaiko Ekintzailetza Eskola

Ekiteko Prestakuntza

Bizkaiko Ekintzailetza Eskolaren atal honen helburua da ekintzailea gaitzea, haren negozio-ideia ekonomikoki eta finantzarioki bideragarria izango den enpresa-proiektu bihur dezan.

Ekintzaileak oinarrizko kontzeptuak ikasiko ditu eta horiei esker, bere negozio-plan baten ibilbidea  zorrotz garatu ahal izango du Horretarako 10 ikasgela eta Soft Skills (ekintzailetza-nortasuna eta -trebetasunak) garapeneko 0 ikasgelak izango ditu bere eskura. Gela bakoitzak oinarrizko eduki bat izango du, eta beste bat aurreratua.

Ekiteko prestakuntzaren ibilbidea

0. ikasgela: Gaitasunen analisia

Oinarrizko ikasgelaren helburua da ekintzailetzarekin zerikusia duten zure trebetasun, jarrera eta ezagutzen inguruan hausnartzekoaukera ematea. Amaitzen duzunean, txosten pertsonalizatua eskuratuko duzu, zure indargune nagusiak nabarmendu eta zure ekintzaile-ibilbidean segurtasunez aurrera egiteko gara zenitzakeen alderdiak jasoko dituena. Parteka itzazu zure bizipen, ikaskuntza eta erronka pertsonalak; utzi zure ideiei askatasunez ibil daitezen, eta balia ezazu espazio hau zeure burua hobeto ezagutzeko eta eman beharreko hurrengo urratsak argi eta konbikzioz taxutzeko.

Oinarrizko ikasgelaren helburua da ingurunea eta merkatuaren aukerak aztertzea, merkatu-nitxoak eta premiak identifikatzeko.

Aurreratuan, gehiago ikasiko dugu produktu jakin baterako merkatu-azterketa bat egiteari buruz, lehiakideak eta sektorearen joerak ebaluatuz. (Kasua: Berry-k Hard kombucha dio)

Oinarrizko ikasgelaren helburua da produktua edo zerbitzua definitzea, haren ezaugarriak eta onurak nabarmenduz.

Aurreratuan, gehiago ikasiko dugu SCAMPER metodoari buruz, produkturako balio-proposamen argi eta bereizia garatzeko. Gainera, Lean Start-Up Eredua jasotzen da ideia hobeto egituratzeko eta baliozkotzeko.

Oinarrizko ikasgelaren helburua da xede-taldearengana iristeko marketin- eta salmenta-estrategiak garatzea.

Aurreratuan, gehiago ikasiko dugu marketin-plan xehatu bat sortzeari buruz, banaketa- eta komunikazio-kanalak barne. Marketin-planaren adibide osoa (Kasua: Berry-k Hard kombucha dio).

Oinarrizko ikasgelaren helburua da tresna digitalak eta online marketin-estrategiak txertatzea.

Aurreratuan, gehiago ikasiko dugu zure produktu edo negoziorako marketin digitaleko kanpaina bat ezartzeari buruz, Google Ads, Meta Ads eta CRM erabilita. Gainera, zure negozioa sare sozialetan modu integralean kudeatzeko joera berriak ezagutuko ditugu, Adimen Artifiziala eta Canva, adibidez.

Oinarrizko ikasgelaren helburua da negozioaren jarduna eta funtsezko baliabideak planifikatzea, Canvas eredua erabilita.

Aurreratuan, gehiago ikasiko dugu Ekintzaileak inspiratzeko eta gidatzeko eredu berritzaileen deskribapena ere jasotzen da, Business Model Navigator metodologiarekin eta aurkezten diren 55 patroiekin batera.

Oinarrizko ikasgelaren helburua da finantzak kudeatzen eta analisi ekonomikoak egiten irakastea.

Aurreratuan, gehiago ikasiko dugu proiekzio ekonomiko-finantzarioak egiteari buruz. Gainera, negozioaren errentagarritasuna aztertzen da hainbat ratioren bitartez, eta kudeaketa eraginkor baterako dauden finantza-tresnak azaltzen dira.

Oinarrizko ikasgelaren helburua da ekiteko dauden lege-egiturak eta haien ondorioak azaltzea.

Aurreratuan, gehiago ikasiko dugu lan-kontratuei, merkataritzako kontratuei eta agentzia-kontratuei buruz, horien adibideak emanez.

Oinarrizko ikasgelaren helburua da fiskalitatearekin eta zerga-betebeharrekin lotutako gaiak jorratzea.

Aurreratuan, gehiago ikasiko dugu Sozietateen gaineko Zergari buruzko edukien eta negozio txikientzako konplexuak diren BEZ eta PFEZ zergei buruzko eduki batzuen inguruan.

Oinarrizko ikasgelaren helburua da negozio bat abian jartzeko beharrezkoak diren urrats administratiboak eta legalak xehatzea.

Oinarrizko ikasgelaren helburua da negozio-plan osoa eta bideragarria egiten laguntzea.

Aurreratuan, gehiago ikasiko duguerabiltzaile-inbertsioak digitalizatzeko Fintech negozio-plan bat idazteari eta inbertsioak egiteko enpresa jasangarriak bilatzeari buruz.