Baldintza orokorrak
Informazio Legezko Oharra
Informazio gizarteko eta Merkataritza elektronikoko zerbitzuen uztailaren 11ko 34/2002 Legearen 10. artikuluan jasotako informazio betebeharrarekin bat eto iz jakinarazten dizugu jabetza intelektualaren eta www.escuelaemprendimientobizkaia.eus webguneko (aurrerantzean “web ataria” edo “webgunea”) elementuen eskubideen titularra hauxe dela:
- Sozietatearen izena: Asociación de Apoyo al Desarrollo Empresarial DEMA-Enpresa Garapena (aurrerantzean, DEMA)
- Gizarte egoitza: Fanderia kalea, 2 – 48901 Barakaldo (Bizkaia)
- Posta elektronikoa: info@dema.eus
- Legezko inskripzioa: Eusko Jaurlaritzako elkarteen erregistroan inskribatuta B/1661/89 zenbakiarekin 1989-09-15ean. Erabilera publikokotzat deklaratua Eusko Jaurlaritzaren azaroaren 13ko 284/2001 Dekretuaren bidez.
Softwarearen eta Prestakuntza-Plataformaren Jabetza Intelektuala
Bizkaiko Ekintzailetza Eskola kokatuta dagoen elearning plataformaren oinarri den softwarea (EvolCampus izenekoa) EvolMind SL enpresarena da, eta haren lizentzia Demak dauka Oblomov SL enpresaren bidez. Enpresa horrek, plataformaren jabea denez, bere legezko politika du. Esteka honen bidez, elearning-plataforma horren legezko politika espezifikora sartu ahal izango gara: https://www.evolmind.com/aviso-legal/
Webgunearen Helburua
www.escuelaemprendimientobizkaia.eus webgunearen helburu nagusia da erabiltzaileei enplegu zerbitzu eta programekin lotutako informazioa ematea. Horretarako, soilik informatzeko helburua duten hainbat eduki ematen dizkie erabiltzaileei, eta aldian-aldian eguneratzen dira. Horri lotuta, DEMAk erabiltzaileentzat eskuragarri jarri du komunikazio bide bat, eta bere bitartez, webgunean DEMArekin komunikatzeko, harremanetan jartzeko eta enplegu programak eskatzeko aukera dago.
Webgunea Erabiltzea eta Erabilera Baldintzak Onartzea
Ondorengo baldintzek DEMAk herritarrentzat eta enpresentzat eskuragarri jarri duen webguneko zerbitzuen erabilera arautzen dute.
- Webgune honetako edukia eguneratuta mantentzeko DEMAk bere webguneetan ager litekeen mota guztietako informazioa aldatzeko eskubidea du aurretiaz abisurik eman behar izan gabe edo erabiltzaileei aldaketen berri eman beharrik gabe.
- DEMAk edozein unetan eta aurretiaz abisatu gabe webgunearen aurkezpena eta konfigurazioa, eskainitako zerbitzuak eta zerbitzuak emateko baldintzak aldatzeko eskubidea du.
Webgunean sartzeak eta webgunea erabiltzeak esan nahi du erabilera baldintza hauek onartzen direla. Webgunean sartzeak eta webgunea erabiltzeak esan nahi du baita ere erabiltzaileak berariaz, guztiz eta erreparorik gabe onartzen dituela bertara sartzen denean webgunean argitaratutako bertsioko erabilera baldintza guztiak. Horrela ez bada, ez da edukietara sartuko eta ez ditu zerbitzuak erabiliko.
Sarbide eta Erabilera Baldintzak
Legezko abisu honek DEMAk Internet erabiltzaileentzat eskuragarri jartzen duen webgune honen sarbidea eta erabilera arautzen ditu. Erabiltzailea da webgune honetan sartzen dena, nabigatzen duena, webgunea erabiltzen duena edo bertako zerbitzu eta jardueretan parte hartzen duena.
Webgunea eta Zerbitzuak Zuzen Erabiltzea
Erabiltzaileak webgunea eta bertako zerbitzuak erabiliko ditu legez kontrako jarduerak edo jarduera ilegalak, DEMAren, administrazio publikoen edo hirugarrenen eskubideak urratzen dituztenak edo erabilera baldintza hauen, indarreko legeriaren eta orokorrean onartzen diren erabileren aurkakoak izan daitezkeenak gauzatu gabe. Zehazki, eta informazio helburuetarako, erabiltzaileak berariaz konpromisoa hartzen du honako jarduerarik ez egiteko:
- Administrazio publikoen edo hirugarrenen datuak edo dokumentu elektronikoak suntsitzea, aldatzea, indargabetzea edo kaltetzea.
- Beste erabiltzaile edo administrazio publiko batzuk webgunera eta bertako zerbitzuetara sartzea oztopatzea eskuragarri dauden baliabide informatikoak masiboki kontsumituz eta sistema horiek hondatu, gelditu edo horietan akatsak sor litzaketen jarduketak egitea.
- Jasotzailearen baimenik gabe mezu elektronikoak edo SMSak modu masiboan edo merkataritza eta publizitate helburuekin bidaltzea.
Edukien Jabetza Intelektuala eta Industriala
• Web-orriko eduki guztiak DEMArenak dira, edo zerbitzuen eta edukien ustiapena DEMAri laga dioten hornitzaileenak.
• Zehazki, Bizkaiko Ekintzailetza Eskola kokatuta dagoen elearning plataformaren oinarri den softwarea EvolMind SL enpresarena da, eta haren lizentzia Demak dauka Oblomov SL enpresaren bidez. Esteka honen bidez, elearning-plataforma horren legezko politika espezifikora sartu ahal izango gara: https://www.evolmind.com/aviso-legal/
• Bizkaiko Ekintzailetza Eskolako ikastaro eta ikasgeletako prestakuntza-edukiak Demarenak dira, Demaren izenean erregistratuta daude eta Demak ditu jabetza intelektuala ustiatzeko eskubide guztiak.
Loturen edo Hipertestu Loturen Politika
Webguneak beste atari edo webguneetarako loturak izan ditzake. DEMAk ez du inolako kontrolik atari edo webgune horiengan eta ez da bertako edukien arduraduna ezta ere. Webguneko loturak bakar-bakarrik informazio helburuetarako dira. Beraz, DEMAk ez du erantzukizunik eta ez du inolako bermerik ematen lotutako edukiei, erabilgarritasunari eta egokitasunari dagokienez.
Bermeak eta Erantzukizunak Salbuestea
DEMAk ez du webgunearen funtzionamendu okerrarengatik erator litezkeen kalteen, akatsen edo zehaztasun ezen gaineko erantzukizunik, ezta ere webgunea eta bertako zerbitzuak eskuragarri ez egoteagatik erator litezkeen kalte edo galera zuzen edo zeharkakoen gainekorik ere.
Legez Kontrakotza Gauzatuz Gero Ezarriko Den Prozedura
DEMAk jakiten badu webguneko zerbitzuak erabili direla hirugarren pertsonen eskubideak urratu ditzaketen edo legez kanpoko egintzak sor ditzaketen jarduerak egiteko, jarduera horiek jarraitzea ekiditeko neurri guztiak ezarri ahalko ditu eta eskubidea izango du dagozkion legezko ekintzak hasteko.
Informazioa Trukatu edo Hedatzea
DEMAk ez du erantzukizunik izango webguneen bidez erabiltzaileek trukatu dezaketen informazioaren gainean. Webgunean egindako adierazpenen gaineko erantzukizuna horiek egiten dituenarena izango da bakar-bakarrik.
Argitalpen Ofizialak
Interneten emandako administrazio informazioak ez du ordezkatzen legeen, xedapen orokorren eta formalki administrazio publikoen aldizkari ofizialetan argitaratu behar diren egintzen publizitatea, eta horien inprimatutako edizioa da egiazkotasunari eta edukiari buruzko fede ematen duen tresna bakarra.
Aplikatzekoa Den Legeria eta Jurisdikzioa
Erabilera baldintza hauek arautzen eta interpretatzen ditu estatuan eta autonomia erkidegoan eskainitako zerbitzuen aplikazio eremuan indarrean dagoen legeriak.
DEMAren eta erabiltzailearen artean erabilera baldintza hauen interpretazioari, edukiari edo egikaritzeari buruzko desadostasunak edo diferentziak gertatuz gero, DEMA eta erabiltzailea Bilboko Auzitegi eta Epaimahaien jurisdikzioaren menpe geratuko dira eta erabiltzaileak berariaz uko egingo dio legokiokeen beste edozein eskumeni.